Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataforma Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan da gaur, eta balantze baikorra egin du, "alderdi guztiak posizionatu direlako publikotasunaren alde". Hori "aurrerapauso"bat dela esan dute: "Orain, ikusi beharko da noraino dauden prest alderdiak publikotasunaren aldeko apustua egiteko". Jesus Mari Aranzegi, Jabi Arana eta Mari Mujika plataformako kideak izan dira batzordean, eta Eusko Legebiltzarrean izan zirenean baino "arreta handiagoarekin" entzun dituztela euren adierazpenak esan dute, "gertukotasun handiagoz".
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?