Iñaki Albistur parrokoari omenaldia egingo diote

Ataria 2014ko martxoaren 10a

Albisturrek 50 urte beteko ditu apaizgintzan, eta haren omenezko elizkizuna egin ostean, bazkaria egingo dute Iruran. Izen-emateko epea zabalik da martxoaren 16ra arte.

Iñaki Albistur Unanue, Irurako San Migel, Anoetako San Juan Bautista eta Larraulgo San Esteban elizetako parrokoa denak, 50 urte beteko ditu apaizgintzan. Hori dela eta, hiru parrokiek, bere omenezko elizkizuna egingo dute martxoaren 30ean. Elizkizun hori 11:30ean izango da, Irurako San Migel parrokian. Ondoren, hamaiketakoa eskainiko da kanpoaldean. Azkenik, bazkaria egingo da 14:00etan Irurako zaharretxean. Azken horretarako izena eman beharko da, eta epea zabalik da dagoeneko. Martxoaren 16ra bitartean, interesatuek Irurako zaharretxean, Anoetako Jon Anderren dendan edo Larraulgo plazako tabernan eman dezakete. Txartelaren prezioa 27 eurokoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!