2014/03/30 11:30

Iñaki Albistur Unanue apaizari omenaldia

Anoeta Irura Larraul
Iñaki Albistur Unanuek 50 urte beteko ditu apaizgintzan. Irurako, Anoetako eta Larraulko parrokiek bere omenez martxoaren 30ean meza ospakizuna eskaini nahi diote. Elizkizuna 11:30ean izango da, Irurako San Migel parrokian. Ondoren, 12:30ean hamaiketakoa eskainiko da bertako portikoan. Eta azkenik, bazkaria 14:00etan, Irurako Zaharretxean. Azken honetarako izena eman behar da: Iruran Zaharretxean, edo Anoetan Jon Anderren dendan, edo Larraulen plazako tabernan. Epea: martxoaren 10etik 16ra bitartean. Prezioa: 27 euro izango dira.
Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!