Gipuzkoako parte-hartze prozesuetako esperientziak, liburu batean

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko otsailaren 17a

Imanol Azkue liburuaren egilea ere izan da aurkezpenean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2011. urtean martxan jarri zuen Herritarrekin egitasmoa; herri bakoitzeko arazo, proiektu berri nahiz beharrak parte-hartze prozesuen bidez ezagutu zituzten. Orain, 137 herritako esperientzia koaderno batean bildu dute, eta Tolosako pleno aretoan izan da aurkezpena.

Imanol Azkue egilea pozik azaldu da emaitzarekin eta, bera ere, egile baino gehiago, parte-hartzaile sentitu dela nabarmendu du, herritarrekin harremanetan jarri eta elkarrizketak egiterakoan. Aipatzekoa da, Tolosaldeko 16 herritako parte-hartze prozesuen inguruko datu nahiz iritziak liburuan daudela. Horrela, Tolosako udaletxera bertarako dira eskualdeko hainbat alkate nahiz tekniari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!