Eskualdeko bost bikote pasa dira Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera

Ataria 2014ko otsailaren 17a

Tolosako bikotea; Odei Arregi eta Beñat Lopez
Tolosako Odei Arregi eta Beñat Lopez izan ziren Orioko Gipuzkoako kanporaketako lehenak. Alegiako, Adunako, Ibarrako eta Zizurkilgo bikote bana ere pasa dira finalera.

Larunbatean Orion jokatu zuten Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa, eta Tolosako Odei Arregik eta Beñat Lopezek irabazi zuten. Itsasondo eta Tolosaren artekoa izan zen finala, eta azkenean Tolosako 20 urteko muslari gazteak izan ziren garaile.

Euskal herriko finalera 32 bikote sailkatu ziren, eta horien artean eskualdeko beste bi bikote ere badaude: Alegiako Joxe Manuel Garaialde eta Jesus Mari Zabala, eta Zizurkilgo Beñat Olazabal eta Beñat Ugartemendia.

Orioko kanporaketan 121 bikotek hartu zuten parte, eta aipatutakoez gain, eskualdeko beste bi bikotek ere lortu zuten martxoaren 8an Heletan izango den finalerako txartela: Adunako Patxi Olasagasti eta Mikel Ruiz, eta Ibarrako Leire Tolosa eta Aitor.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!