Tolosaldea Garatzen (TG): enplegu azoka martxorako

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko otsailaren 14a

Tolosaldeko 2014rako Enplegu Plana prestatzen ari dira dagoeneko Tolosaldea Garatzenen. Joxe Luis Urdangarin garapen agentziako kudeatzaileak azaldu digunez, martxoaren 17 eta 18rako enplegu azoka egiteko prestaketa lanetan ari dira orain.

Lehiberrin egin asmo dute ekimena eta lehenagotik eskualdeko enpresa eta merkatarien artean prospekzio lan bat egiko asmoa dute Tolosaldean egon daitekeen lan eskaintza zehazteko. Aurrerago xehetasun gehiago emango badituzte ere aurrerapena egin digu Joxe Luis Urdangarinek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!