Tolosan. EA, Aralar, LAB, Etxerat eta Sortuko kideak izan ziren 'Espetxe politika honi ez! Sakabanaketa amaitu orain! leloa eman duen pankartaren atzean. 300 pertsona inguru bildu ziren elkarretaratzean Tolosan, Gaztelun, 14, Ibarran 115, Villabona-Zizurkilen 100, Altzon 20 eta Lizartzan, 41 pertsona. Mobilizazioak hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek deitu zituzten.
Herenegeun, berriz, Anoeta eta Iruran, 45 pertsona bildu ziren, Ibarran 80, Asteasun 18, Zizurkilen 50 eta Villabonan 50. Azken horretan pertson bat identifikatu zuen Ertzaintzak.