Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketa antolatu du Galtzagorrik

Ataria 2014ko urtarrilaren 30a

Gipuzkoako 12 eta 16 urte bitarteko gazte gipuzkoarrek Liburu Gaztea Book Trailer lehiaketan parte hartu dezakete. Proposatutako liburu bat aukeratu, irakurri eta horri buruzko bideo laburra egiteko proposamena egiten du Galtzagorri Elkarteak. Lore Agirrezabalek azaldu digu.

Villabonako Erniobea ikastetxeko ikasleek dagoeneko parte hartu dute dagoeneko lehiaketa honetan. Norbanakoek oraindik ere beren bideoa bidaltzeko aukera izango dute martxoaren 14ra arte. www.galtzagorri.org helbidean

Irabazleak e-reader bat eskuratuko du. Bigarren eta hirugarren sariak 100 euroko bonoak izango dira liburu eta diskoetan gastatzeko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!