Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketak Ikaztegieta, Irura eta Altzon

Ataria 2014ko urtarrilaren 28a

Asteasuko kanporaketan hartutako irudia
Euskal Herriko Mus Txapelketak aurrera jarraitzen du, eta eskualdean hiru kanporaketa izango dira asteburuan.

Ikaztegietan eta Iruran urtarrilaren 31n izango dira kanporaketak; Ikaztegietan herriko ostatuan 22:30ean, eta Iruran Gazte Alaiak elkartean 21:30ean. Otsailak 1ean aldiz, Altzoren txanda izango da; Elordi elkartean elkartuko dira 21:00etan.

Orain arte izandako kanporaketetan hauek izan dira irabazleak: Orexan Andres Iturrioz eta "Ataun", Asteasun Mattin Sarasola eta Ierai Otaegi, Abaltzisketan Joxe Miel Otamendi eta Lontxo Otamendi, eta Ibarran Olariaga eta Mujika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!