Samaniego kanpoan egin dute protesta eskola garraioko langileek

Ataria 2014ko urtarrilaren 28a

Eskola garraioko langileak greban jarraitzen dute. Atzo hasi zuten greba mugagabea eta lehen bilera izan zuten Eusko Jaurlaritzarekin, baina ez ziren adostasun batetara iritsi, eta beraz, protestarekin jarraitzen dute. Gaur arratsaldean Tolosako Samaniego ikastetxean egin dute elkarretaratzea, izan ere, eskola honetako eskola garraioko langileak ez dira grebara batu.

Eskola garraioko langileen greba mugagabeko bigarren eguna da gaurkoa. Atzo bertan zerbitzu hau ematen duten Eulen eta Clece enpresak bildu ziren Eusko Jaurlaritzarekin, baina ez ziren adostasun batetara iritsi, eta beraz, greba mugagabearekin jarraitzen dute. Tolosaldean Asteasu, Villabona, Alegia eta Amezketako eskoletako langileek egin dute bat deialdiarekin, eta ez Tolosako Samaniego ikastetxean, eta hori dela eta, elkarretaratzea egin dute eskolan.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek eskatzen dutena da langileek ez pairatzea lan erreforma, eta beraz, beraien lan baldintzak blindatzea. Era berean, autobusetako eta jolastokietako langileek jantokietako langileen lan baldintzak eskatzen dituzte, horrek, besteren artean, orain jasotzen duten soldata %2,5ean igotzea suposatzen duelarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!