Plazaolako bide berdeak hainbat eskualde zeharkatzen ditu, Donostialdea eta Tolosaldea Gipuzkoan, eta Larraun eta Imotzeko bailarak Nafarroan. Turista eta erabiltzaile askok ordea ez dituzte muga hauek ezagutzen baina turismo bulegoetan informazioa ematerakoan, batetik Gipuzkoako zatiaren mapa bat ematen zitzaien ( Berastegiko Urto atsedenlekua da muga) eta Nafarroako zatiarekin berriz, beste mapa bat. Gauzak horrela, sinergiez ohartuta, euskarri bakar bat argitaratzea erabaki zuten 2013an.
Mapa Fiturren aurkeztu berria izan da eta arrakasta handia izan du.