Jaka-Rezusta garaile, Tolosa-Mendizabal III.aren aurka

Ataria 2014ko urtarrilaren 27a

Anoetako Xabier Tolosa pilotariak eta Aitor Mendizabalek, ezin izan zuten Jaka lizartzarraren eta Beñat Rezustaren aurka, Iruran jokatutako bigarren mailako bikoteen partidan. 18-22 izan zen emaitza.

Erik Jaka lizartzarrak eta Beñat Rezusta irabazi zuten partida, baina Tolosaren maila aipatu behar da. Izan ere, orain gutxi debutatu zuen eta ordutik oso maila onean ari da anoetarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!