San Sebastian eguna ospatzen ari dira gaur, eskualdean. Berastegin, Leaburun eta Orendainen ospatzen dute eguna, eta eguraldiak gaur lagundu ez badu ere, hainbat ekitaldi izan dituzte.
Berastegin herriaren goikaldean dagoen muinoko San Sebastian baselizan bildu dira herritarrak, eta Orendainen izen bereko ermitara joan dira herritarrak txistularien laguntzarekin.
Leaburun dantzariak izaten dira urtero protagonistak.