Gipuzkoako batel txapelketaren lehen jardunaldian, Tolosaldekoak lehen postuetan sailkatu dira

Ataria 2014ko urtarrilaren 13a

Asteburuan eman zaio hasiera Gipuzkoako Batel txapelketari. Urumea ibaian aritu ziren arraunlariak eta Tolosaldea taldekoak aurreko postuetan bukatu dute.

Infantil mailan, nesken A taldeak lehenengo postua eskuratu zuen, eta B taldeak ez zuen parte hartu. Mutiletan, A taldea laugarren, B taldea seigarren eta C taldea 14. izan ziren. Nesken kadete mailan, Tolosaldea C lehen postuan sailkatu zen eta Tolosaldea D bosgarrengoan. Mutiletan, A taldea hirugarren izan zen eta B taldea 15. Nesken jubenil mailan, A taldea bigarren izan zen, eta senior mailan ere bigarren egin zuen. Mutiletan, jubenil mailan A taldea hirugarren egin zuen eta B taldeak 12. postuan geratu zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!