Agortu dira Tolosaldeko Atariaren bertso jaialdirako sarrerak

Ataria 2014ko urtarrilaren 11

Jaialdia urtarrilaren 18an izango da, Tolosako Leidor aretoan, eta astebete lehenago bukatu dira sarrera guztiak. Ez dira, beraz, Leidorreko leihatilan sarrerarik salgai izango. Sarrerarik lortu ez duenak, baina, aukera izango du bi sarrera eskuratzeko. Horretarako #bertsogaia hastag-arekin proposatu behar du jaialdian bertsolarientzako gaia eta irabazleak sarrera parea lortuko du.

Aurreko lau bertso jaialdiak Txolarre irratiak antolatu ditu, eta bosgarren hau, Tolosaldeko Ataria proiektu berria ari da antolatzen, hain justu Txolarre irratiak, Galtzaundi aldizkariak eta Tolosaldeko Hitza egunkariak sortu duten proiektua. Oraingoan ere puntako bertsolariak ariko dira taula gainean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Igor Elorza eta azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea, Amets Arzallus. Amaia Agirre izango da gai jartzailea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!