Hasi da merkealdia

Ataria 2014ko urtarrilaren 7a

%30eko beherapenekin hasi ohi dira dendak.

Hasi da neguko merkealdia, urteko salmenta garairik handiena.

Joanjo Ruiz Tolosa&Co merkatari elkarteko lehendakariak azaldu duenez, denda gehienetan %30eko beherapenekin hasi dira, eta pixkana joango dira beherapenak handitzen.

Tolosan dendek urtarrilaren 7a arte itxaron dute merkealdiarekin hasteko, nahiz eta lehenago ere beherapenak egiteko aukera izan duten. "Onuragarria da guztiontzat, eta gehienek itxaron egin dute", esan du Ruizek.

Urteko salmenta garairik hoberenean gaude eta hori baliatzen dute dendariek urteko oreka mantentzeko. "Eguberrietako eta neguko merkealdiko salmentak urteko kopuruaren %30a dira, gutxi gorabehera. Asko da", dio elkarteko lehendakariak.

Martxoa bitarte, beraz, ahal duten guztia saltzen saiatuko dira dendariak, "hilabete hauek aprobetxatu behar ditugu", gaineratu du.

Juanjo Ruizen azken hilabetea lehendakari moduan

Juanjo Ruizek hiru urte eman ditu Tolosa&Coko lehendakari lanetan, eta atsedena hartzeko garaia ere iritsi zaio. Urtarrilaren 28an batzordearen bilera egingo dute, eta bertan talde berri bat hasiko da lanean, tartean lehendakari berri bat ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!