Bertso jaialdi mundiala urtarrilaren 18an

Tolosaldeko Ataria 2014ko urt. 3a, 11:08
Tolosaldeko Atariak bertso jaialdia antolatu du Tolosako Leidor antzokian. Egaña, Lujanbio, Maia, Irazu, Elorza eta azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea, Amets Arzallus, ariko dira.

Iritsi da urtero Txolarre irratiak antolatzen duen bertso jaialdia. Urtarrilaren 18an izango da, baina oraingoan Tolosaldeko Atariak hartu du festa antolatzeko ardura. Izan ere, Tolosaldeko Ataria jaio da Txolarre irratia, Tolosaldeko Hitza eta Galtzaundi elkartuta eta orain eskualdeko euskarazko tokiko hiru komunikabideak elkarrekin antolatu dute jaialdia.

Bosgarren bertso festa izango da, eta oraingoan ere puntako bertsolariak ariko dira taula gainean: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Jexux Mari Irazu, Igor Elorza eta azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazlea, Amets Arzallus.

Gai jartzailea Amaia Agirre izango da, baina gaia zuek aukeratu dezakezue.  hastag-arekin proposatu gaia eta irabazleak bi sarrera eskuratuko ditu.

 

 
 

Tolosaldeko Atariaren bertso jaialdia:

  • Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Jexux Mari Irazu eta Igor Elorza.
  • Gai jartzailea: Amaia Agirre, baina gaia zuk proposatu dezakezu
    hastagarekin.
  • Eguna: urtarrilak 18.
  • Ordua: 18:00.
  • Lekua: Tolosako Leidor antzokia.
  • Sarrerak: 10 euro aldez aurretik, eta 12 euro egunean bertan Leidorreko leihatilan.
    Non eskuratu:
    Tolosan Raku, Orbela, Kantabriko eta Denak tabernetan.
    Ibarran Zubiaurre tabernan.
    Anoetan Buztina tabernan.
    Villabonan Amasa kafetegian.
    Zizurkilen Iriarte jatetxean.
    Alegian Izkina tabernan.
    Berastegin Urepele elkartean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!