Urtero bezala Zizurkil-Villabonan, Berastegin, Tolosan eta Alegian Urte Zaharreko krosak egingo dituzte. Ibarran bigarrengoz agurtuko dute urtea korrika.
Alegia:
- Ordua: 16:00etan txikienak eta 16:30etan proba nagusia.
- Ibilbidea: 5 kilometro.
- Izen ematea: Hiru euro aldez aurretik emanez gero, eta bos eurokoa egunean bertan.
- Sariak: Opariak zozkatuko dituzte parte hartzaile guztien artean, eta mozorrorik originalenari ere saria emango diote.
Berastegi:
- Ordua: 18:00etan.
- Ibilbidea: 2001 urtetik aurrera jaiotakoek 1,25 kilometro, eta 2000. urtea baino lehen jaiotakoek bost kilometro.
- Izen ematea: abenduaren 30a baino lehen izena emanez gero gazteek 4 euro ordaindu beharko dituzte, eta helduek 7. Izena egunean bertan ematen duten gazteek 6 euro ordaindu beharko dituzte.
Ibarra:
- Ordua: 16:00etan gazteak eta 16:30ean helduak.
- Ibilbidea: Helduek 5,4 kilometro eta gaztetxoek, adinaren arabera, 300 metrotik 1.800 metro bitarte.
- Izen ematea: Egunean bertan ere izena eman daiteke San Bartolome plazan. Dortsalen banaketaren truke elikagairen bat eraman behar da elikagai bankura eramateko.
- Sariak: Herriko 28 dendak emandako saski eta opariak zozkatuko dituzte, eta gazteei goxokiak eta elastikoak emango dizkiete.
Tolosa:
- Ordua: 15:30ean benjaminak; 16:00etan alebinak; 16:30ean infantilak; eta helduak 16:45ean.
- Ibilbidea: Benjaminek 700 metro, alebinek eta infantilek 1,4 kilometro, eta helduek 5 kilometro.
- Izen ematea: Aralar Kirolak dendan egin daiteke abenduaren 30a arte, 7 euroren truke. Edo egunean bertan Zerkausian, 12 euroren truke. Haurren izen ematea doakoa da.
- Sariak: Izena emateko garaian elastikoak emango dituzte, eta opariak ere zozkatuko dituzte (afariak, kirol medikuntza azterketak, kiroldegiko bonoak, saskiak...).
Ibarra:
- Ordua: 16:00etan gazteak eta 16:30ean helduak.
- Ibilbidea: Helduek 5,4 kilometro eta gaztetxoek, adinaren arabera, 300 metrotik 1.800 metro bitarte.
- Izen ematea: Egunean bertan ere izena eman daiteke San Bartolome plazan. Dortsalen banaketaren truke elikagairen bat eraman behar da elikagai bankura eramateko.
- Sariak: Herriko 28 dendak emandako saski eta opariak zozkatuko dituzte, eta gazteei goxokiak eta elastikoak emango dizkiete.
Zizurkil-Villabona:
- Ordua: 16:00etan benjaminak hasiko dira eta ondoren aterako dira alebinak, infantilak, eta kadeteak. Nagusien txanda 16:30ean izango da.
- Ibilbidea: Benjaminek 800 metro, alebinek 1,6 kilometro, infantilek 2,15 kilometro, eta kadeteek 4,3 kilometro. Nagusiek 6,5 kilometro egin beharko dituzte.
- Izen ematea: www.herrikrosa.com helbidean eman daiteke izena, edo egunean bertan 11:00etan Urkamendi elkartean.
- Sariak: Maila bakoitzeko lehenek saria jasoko dute. Lasterketa nagusian lehen eta bigarren egiten dutenek afari bat jasoko dute sari gisa eta honetaz gain, 10 afari zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean.