Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur 09:50ak inguruan istripua izan da GI-3650 errepidean. Auto batek 64 urteko gizonezko tolosarra harrapatu du Tolosa eta Anoeta batzen dituen errepidean, Hernialdeko bidegurutzearen inguruan. Zauritutako pertsona Donostiako Ospitalera eraman dute.