Errenteriako gabon kantuen lehiaketan zilarrezkoa Loatzokoentzat

Ataria 2013ko abenduaren 30a

Loatzo Musika Eskolako abesbatzako ikasle talde batek Errenteriako gabon kantuen lehiaketan parte hartu zuen aurreko larunbatean. Zilarrezko domina irabazi zuen gure eskualdeko taldeak.

Miren Mujika eta Ainhoa Elizondo irakasleen zuzendaritzapean hartu du parte Loatzo Musika Eskolako abesbatzak. Urtero Errenterian ospatzen den gabon kantuen lehiaketan parte hartu duen musika eskola bakarra izan da Loatzokoa. Bost herrietako ikasleak elkartu ziren kantuan: Anoeta, Irura, Villabona, Ibarra eta Zizurkilgoak. "Oso esperientzia polita izan da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu ikasleen gurasoei", aipatu dute Loatzo Musika Eskolako kideek. "Gurasoak izan dira bueltaka ibili direnak bai entsegutarako baita gaurko egunerako ere".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!