Bihar berriz, goizean fronte hotza sartuko da eta euria utziko du, nahiko azkar pasako da eta arratsalde partean euria tartekatu egingo da. Hala ere, arratsaldean hoztuko duenez ez da baztertzen ekaitzak jotzea. Tenperaturak dezente egingo du behera berriro ere, 11-12º-ren bueltan geratuz.
Igandean hartuko du eguraldiak atertzeko joera, haizeak hego-mendebaldera egingo du hoztuko badu ere. Igande goizean oraindik euria egin dezake baina eguerdian atertzera egingo du.
Astelehenean, aldiz, hego-haizeak nahiko zakar jarraituko du, eta tenperaturak berdin mantendu arren, euri gutxi izango dugu. Hala ere, Urte Zahar gauerako euria etor daiteke.