Azaroaren 10ean egin zuten galdeketa Igeldon. Parte hartzea %72,1 izan zen, eta desanexioaren alde bozkatu zuten igeldotarren %61,38k. Estatuaren abokatuak galdeketa bertan behera uzteko eskatu zuen, baina ez zuen aintzat hartu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, eta egin egin zen.