Gabonetako ekitaldi sorta, Anoetako gazteen eskutik

Tolosaldeko Ataria 2013ko abe. 18a, 18:01
Gazte Asanbladak etzi hasi eta urtarrilaren 3an amaituko den egitaraua antolatu du; gaur hitzaldi bat entzun ahal izango da

Anoetako Gazte Asanbladak antolatuta LOMCE legearen inguruko hitzaldia izango da etzi, 18:30etik aurrera, Gaztetxean, Tolosaldeko Ikasle Abertzaleakeko kide batek eskainita. Ekitaldi honekin hasiko da, hain justu, Gazte Asanbladak Gabonetarako antolatutako egitaraua. Ekitaldi guztiak Gaztetxean izango dira.
Herritar guztiei gonbita
Asanbladako kideek esan dutenez, haur, gazte zein helduei zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte herritar guztiak gonbidatzen baitituzte parte hartzera.
Era berean, hilaren 27an, hileko eta urteko azken ostirala izaki, euskal presoen eta iheslarien eskubideen alde Anoeta eta Irura elkartzen dituen zubian 19:30ean elkarretaratzea egingo dute eta herritar guztiak animatzen dituzte bertan parte hartzera.

Egitaraua

Abenduak 20, etzi
18:30. LOMCE legearen inguruko hitzaldia Tolosaldeko Ikasle Abertzaleakeko kide baten eskutik.


Abenduak 23
17:30. Umeentzako eskulan tailerra.


Abenduak 24
08:00. Baserriz baserri ibiliko dira kantuan, eta ondoren bazkaria egingo dute.


Abenduak 26
22:00. Txapelketa Gaua.


Abenduak 27
22:00. Txikiren Mil a zien, baietz parrez lehertu bakarrizketa.


Urtarrilak 3
18:00. La educación prohibida dokumentala.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!