Xabier Tolosa eta Iñaki Artola pilotariak profesionaletara igaroko dira

Ataria 2013ko abenduaren 18a

Xabier Tolosa eta Iñaki Artola.
Tolosa anoetarra Aspe enpresarekin ariko da eta Artola alegiarra Asegarcerekin

Xabier Tolosa pilotari anoetarrak Aspe enpresarekin debuta egingo du abenduaren 30ean, Tolosako Beotibar pilotalekuan. 18 urte ditu atzelariak eta Amezketako Zazpi Iturri elkartean aritzen da.
Bere aldetik, Iñaki Artola alegiarrak Asegarce enpresarekin egingo du debuta, baina oraindik ez dago zehaztuta noiz izango den. Egun DV Torneoa jokatzen ari da aurrelari alegiarra. Bi pilotariek aurten batera irabazi zuten Ogi Berri Txapelketa nagusien mailan.

Saralegik beste urtebetez berritu du
Ekaitz Saralegi amezketarrak beste urtebetez berritu du Asegarcerekin, eta, beraz, 2015eko otsaila arte luzatu du lotura enpresarekin.


ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!