Gure Esku Dago

"Gure esku dago" ekimena aurkeztu dute Tolosaldean

Ataria 2013ko abenduaren 14a

Eskualdeko hainbat herritarrek babestu dute "Gure esku dago" ekimena Tolosaldean. Aurpegi ezagunak bildu dira Tolosako Zerkausi gaineko terrazan aurkezpen ekitaldian.

Garai berriak bizi ditugu Euskal Herrian. Garai berri hauez baliatuz, "elkarlanaren ildotik urrats berri eta sakonak egiteko unea dela" uste dute gaur Tolosan bildu diren herritarrek. "Ezinbestekoa da elkarrekin aurrera egitea ziklo berri eta ilusionagarria irekitzeko", eta bide honetan herritarrak protagonista nagusi bilakatu behar direla uste dute.

Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirre bertsolariek, Martxelo Otamendik, Iñaki Arratibelek, Emeterio Zaldibiak, Iker Galartzak, Ekaitz Saralegik, Aiora Zulaikak eta beste hainbat lagunek babestu dute ekimena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!