Unai Otaño eta Jon Irazu Nazabali aurre egin nahian

Asier Imaz 2013ko abenduaren 6a

Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa Nagusia jokatuko da abenduaren 8an, etzi, Elgoibarren. 12:00etan hasiko dira lanean aizkolariak, eta bertan, eskualdeko bi ordezkari egongo dira: Unai Otaño ibartarra eta Jon Irazu zizurkildarra. Hauekin batera, Iñaki Azurmendi, Aitzol Atutxa eta Joxemari Olasagasti ariko dira lehian.

Guztiek, txapelaren lehian, aurkari bakarra izango dute: Floren Nazabal faborito handia. Finalean egin beharreko lana ondorengoa izango da: 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako launa enbor moztea. Finalerdietan denborarik onena Nazabalek lortu zuen, eta bigarren, ezustekoa emanaz, Unai Otaño gelditu zen. Jon Irazu finaletik kanpo gelditu zen, baina Jon Rekondoren lesioa medio, zizurkildarrak txapelaren lehian aritzeko aukera izango du etzi.


Shanti Trofeoan, izen ematea
Tolosan, Eguberrietako XXXII. Shanti Trofeoa jokatuko da alebinetan eta benjaimetan. 2002tik 2005era jaiotako haurrak ibiliko dira areto futbolean, eta izena eman nahi duten taldeek abenduaren 10era bitarte zabalik dute epea. Lehian atera nahi duten neska-mutilek euren taldearen izena emateko Tolosako Shanti Kirolak dendara joan behar dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!