Aitor Mendiluze irurarrak 688,5 puntu batu ditu Maulen jokatu den finalaurrekoan, eta puntuazio horrekin laugarren izan da. Bere aurretik sailkatu da Jexux Mari Irazu, 689,5 punturekin. Hirugarren izan da Mauleko saioan, baina, ez du puntu nahikoa batu finalerako txartela lortzeko. Sustrai Colinak irabazi du 695,5 punturekin, eta bigarren, Unai Agirre izan da, 691,5 punturekin.
Abenduaren 15ean jokatuko den finalean, Maialen Lujanbiorekin batera, Amets Arzallus, Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze,Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi eta Sustrai Colina ariko dira BEC-en.