Eskualdeko Bertso eskolek ikasturte berriari ekingo diote

Ataria 2013ko azaroaren 29a

Tolosaldeko bertso eskolak aurtengo ikasturtearekin hastear dira. Amasa-Villabona eta Tolosako kanporaketetan lanean aritu ostean, astero-astero biltzen hasiko dira Tolosan, Zizurkilen, Amezketan, Altzon eta Andoainden bertsotan gozatu eta ikasteko.

Iaz sortu zen Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkargunea, eta mota guztietako bertsozaleak biltzen dira bertan: bertso eskoletan kantatzen dutenak, saioetara joaten direnak, ikerkuntzan lagundu nahi dutenak...
Aurreko urtean bezalaxe, aurten ere zenbait saio antolatuko ditu udaberrian zehar, beste hainbat ekitalditan parte hartzearekin batera. Bertso eskola eta bertso saioez gain, ikerketa talde txiki bat ere abiarazi dute, Tolosaldeko bertsolari eta bertsozaleak ezagutzeko asmoz.
Norbaitek horren inguruko informazio gehiago jaso nahiko balu, edota zerbaitetan parte hartu nahiko balu, harituz.bzt@gmail.com helbidera idatzi edo 635 009 279 telefono zenbakira deitzea besterik ez du. Horrez gain, aurten txapelketa urtea dela aprobetxatuz, eta horrek sortzen duen jakinmina ase nahian, herrian bertsolaritzarekin zerikusia duten ikastaroak antolatzeko aukera izango da, aipatutako helbidera idatziz edo telefono zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!