Bertsolari Txapelketa Nagusia

Mendiluze eta Irazu Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan

Iñigo Terradillos 2013ko azaroaren 29a

Azken txanpan sartua dago Bertsolari Txapelketa Nagusia. Bihar azken finalaurrekoa jokatuko da Maule-Lextarren eta saio horren ostean jakingo da zeintzuk izango diren abenduaren 15eko finalean kantatuko duten bertsolariak. Sei bertsolari ariko dira nor baino nor, eta horietatik bi eskualdekoak dira, Aitor Mendiluze irurarra eta Jexux Mari Irazu larrauldarra. Saioa 17:30ean hasiko da, Ororena ezker paretan.

Mendiluze eta Irazurekin batera, Agin Laburu, Jone Uria, Sustrai Colina eta Unai Agirre ariko dira bertsotan.
Azken finalaurrekoa izanik, Maule-Lextarreko saioa amaituta finalaurrekoetako puntuaziorik onenak dituzten zazpi bertsolariek abenduaren 15ean kantatuko dute, Maialen Lujanbiorekin batera, BEC-en. Puntuazioaren arabera, Elortzak, Arzallusek, Gaztelumendik eta Iturriagak finalean beharko lukete. Mendiluzek eta Colinak ere ia ziur dute bertarako txartela.
Biharko saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean, Maule-Lextarren Xiberoko Botza irratiaren egoitzan eta Baionan Elkar megadendan daude salgai. Ateak 16:00etan zabalduko dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!