Lan hitzarmena izatea aldarrikatu dute eskola garraioetako begiraleek

Ataria 2013ko azaroaren 26a

Elkarretaratzea egin dute Samaniego ikastetxearen aurrean.
Tolosako Samaniego ikastetxearen aurrean esku orriak banatu dituzte, lan baldintzak eta eskaintzen duten zerbitzua hobetzeko eskaerak eginez. "2009-2010 ikasturtean iraungi zen gure lan hitzarmena. Eta orduz gero ez dugu ez soldata igoera ez bestelako hobekuntzarik izan gure lan baldintzetan", azaldu dute. LAB sindikatuko Haizea Mendiak Tolosaldeko Atariarekin hitz egin du aldarrikapenen inguruan:

Langileek gaineratu dutenez, "gure aldarrikapenetan bat egiten dute zerbitzuaren hobekuntzarako neurriek eta gure lan baldintzak duinak izateko eskaerek". Hala, eskola garraioa ez dadila izan "enpresa pribaturentzako irabazi iturria" aldarrikatu dute: "Eskaintzen dugun zerbitzua publiko delako, ezin daiteke negozio pribatu  bihurtu. Hori da eskola garraioan diharduten enpresen helburua eta horretarako ikasleei eskaintzen zaien zerbitzua eta gure lan baldintzak okertzea bilatzen dute".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!