Osasun publikoa aldarrikatzeko elkarretara egin dute goizean Topìc zentroaren kanpoaldean, Asuncion klinika bertan burutzen ari zen jardunaldia baliatuz. Jon Darpon Eusko Jaurlaritzaren osasun sailburua izatekoa zen bertan, baina, azkenean ez da Tolosara etorri. Protestan, Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataformako kideak, Asuncion klinikako langileak, Gipuzkoako Duintasunaren Alde plataformako jubilatu eta pentsiodunak, ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak eta Tolosaldeko udaletako ordezkariak izan dira, besteak beste.