Tolosako Babarrunaren Astearen ekitaldien baitan Oria kaleak giza-probaren lehia hartu du. Aurrez-aurre, Ibarrako emakumezkoak eta Berrobiko gizonezkoak. Burutu beharreko lana 20 minutuz zeinek plaza gehien egin. Talde bakoitzean zortzi lagun. Alde bakarra harriaren pisuan egon da; neskek 550 kg.-ko harria eraman behar izan dute eta gizonezkoek berriz 800 kg.
Neskek 50 plaza bete dituzte euren probak iraun duen denboran, 20 minutu, hain zuzen ere. Eta mutilak garaile suertatu ziren 53 plaza beteta.
