Hori dela eta bat egiten dute Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) plataformaren aldarriarekin eta deia egin diete herritarrei plataformak deituriko deialdiekin bat egitera.
Horrela, hilaren 18an Gasteizko legebiltzarrean izango duten agerraldira joatea animatu nahi dituzte herritarrak eta baita hilaren 22an burutuko duten elkarretaratzean parte hartzera ere.
"Eskualde honetako kalitatezko osasun zerbitzuaren alde denon indarrak batzea beharrezkoa da, pertsonen beharrak dirua baino gehiago balio dutelako", azaldu dute alkateek. Eskualdeko alkateak plataformarekin izango dira egun horietan, TOPAren aldarrikapenekin bat egiten.