Birzzikleta Martxarekin zabaldu dute Zero Zabor aldarria

Asier Imaz 2013ko urriaren 19a

Tolosa eta Ibarrako Zero Zabor mugimenduak egun guztiko jaia antolatu dute gaurko. Goizean, Birzzikleta Martxa egin dute bi herrietan barrena.

Zero Zabor leloa soinean hartuta, bizikletan ibili dira Ibarra eta Tolosako hainbat herritar. Bi herrietako txokoak zeharkatuz, Bonbereneara iritsi dira, eta bertan, bazkaria egin dute zagiardoarekin. Jaiaren bigarren zatia arratsaldean hasiko da, eguerdia igaro duten leku berean. Musikaren laguntza izango dute Zero Zabor mugimenduko kide eta jarraitzaileek, Bonberenean izango baitira Belarminak, Mma, Xabier Montoia eta Morau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!