Bizikleta martxa eta kontzertuak Zero Zabor ekimenaren baitan

Naiara Roldan de Aranguiz 2013ko urriaren 17a

Ibarra-Tolosa Zero Zabor taldeak antolatuta Zero Zabor Festa ospatuko da larunbatean

Datorren larunbatean, urriaren 19an, Zero Zabor norabidean aurrera egiteko ekitaldi ezberdinak antolatu ditu Zero Zabor mugimenduak.


Egunari hasiera emateko, bizikletak hartu eta «Birzzikleta Martxa»ri ekingo diote parte-hartzaileek. Ibarrako Zero Zabor taldeak jakinarazi bezala, eskualdeko herri ezberdinei deia luzatu diete ekimenean parte hartzeko. Hortaz, eskualdeko hainbat herritik abiatuta, lehen geldialdia eguerdiko Ibarrako Plazan (12:00etan) egingo dute «Birzzikleta Martxa»ko txirrindulariek, hamaiketakoa eskainiko baita bertan. Ondoren txirrindulari martxak jarraituko du Ibarrako Azkue auzoraino eta jarraian Tolosan barrena murgilduko da. Bazkaria 14:00etan Bonberenean ospatuko da, zagiardoarekin, eta bakoitzak bere jana eraman behar du.


Arratsaldeko 18:00etan Zero Zabor Festari hasiera emango zaio. Bonbereneako eszenatokian bertako zein kanpoko artista anitzen kontzertuez gozatzeko parada izango dute bertaratutakoek: Belarminak, Mma, Xabier Montoia eta Morau.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!