Gor Komunitatearen X. Sentsibilizazio Astea abian da

Imanol Garcia Landa 2013ko urr. 15a, 22:03
Pertsona gorren Gainditzen elkarteak hamargarren aldiz antolatu du Gor Komunitatearen Sentsibilizazio Astea. Aurrekoetan bezala, "gor komunitateak komunikatzeko dituen arazoak" azaldu nahi dituzte. "Jendea gure egoerataz konturatu daitezen nahi dugu, entzuleen aukera berdinak izan nahi ditugu", azaldu dute Gainditzenetik.

Pertsona gorren Gainditzen elkarteak hamargarren aldiz antolatu du Gor Komunitatearen Sentsibilizazio Astea. Aurrekoetan bezala, "gor komunitateak komunikatzeko dituen arazoak" azaldu nahi dituzte. "Jendea  gure egoerataz konturatu daitezen nahi dugu, entzuleen aukera berdinak izan nahi ditugu", azaldu dute Gainditzenetik.
Oso harro daude azken urteetan egindako lanaz, eta aste honetarako antolatu dituztenak orain arte egindakoen antzekoak dira. Astean zehar hainbat eskoletara joaten ari dira hitzaldiak ematera eta ipuinak kontatuko dituzte hainbat herritako kultur etxeetan. Aurten ere Tolosako San Frantzisko pasealekuan panel batzuk jarri dituzte, eta bertan agertzen dira gor komunitateak komunikatzeko dituen arazoak.
Urriaren 18an eta 19an, Tolosako kultur etxean eskualdeko haurren marrazkien erakusketa egongo da. Marrazkietan pertsona gorren ahoz komunikatzeko zailtasuna islatuko da.
Larunbatean, urriak 19, bi saio izango dira. Goizean, kultur etxean, elkarlana egingo dute Deustuko Unibertsitateko Maria Socorro Luengo egiten ari den doktore tesiarekin. Luengo 'Emakume gorrak, osasun zerbitzuak eta indarkeria' gaia jorratzen ari da eta bi orduko saio izango da, emakume gorren eskariak jasotzeko. Zeinu hizkuntzako itzultzailea izango da.
Arratsaldean, Tolosako Leidor aretoan, jaialdia antolatu dute: zeinu hizkuntzan dantzak izango dira, pertsona itsu batek abestu egingo du, zeinu hizkuntzan egindako antzezlana ikusi ahalko da eta Arrieta ahizpek hitzaldia emango dute beraien komunikatzeko arazoen inguruan. Sarrera doan izango da, eta jaialdian zehar haurren marrazki lehiaketaren sari banaketa eta oparien zozketa egingo da.

Egitaraua Tolosaldean

Urriaren 19a arte. Tolosako San Frantzisko pasealekuen erakusketa gor komunitatearn komunikatzeko zailtasunak erakutsiz.

Urriak 17, osteguna. Ibarrako kultur etxean, 17:30ean, ipuinak zeinu hizkuntzetan.

Urriak 18, ostirala. Villabonako Jesusen Bihotza Ikastolan, 15:00etan, gor komunitateari buruzko hitzaldia, pertsona gor batek emana.

Urriaren 18an eta 19an. Tolosako kultur etxean eskualdeko haurren marrazkien erakusketa. Pertsona gorren ahoz komunikatzeko zailtasuna islatuko da marrazkietan.

Urriak 19, larunbata.

·11:00. Maria Socorro Luengoren doktore tesiarekin elkarlana egiteko aukera, Tolosako kultur etxean.

·18:00. Jaialdia Tolosako Leidor aretoan. Sarrera doan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!