Gazteen aurkako epaiketa

Lehenengo eguna: Auzitegi Nazionalean puxikak puztuta, auzipetuak epaiketatik kaleratu dituzte

Ataria 2013ko urr. 14a, 12:54

Segiko kide izatea egotzita epaituko dituzte 40 gazte, tartean Aritz Lopez tolosarra, Mikel Ayestaran billabonatarra eta Irati Mujika amezketarra. 2009an atxilotu eta inkomunikatu zituzten; sei urteko zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Gazteak areto barruan zirela, puxika batzuk puztu eta aireratu dituzte, eta guztiak bertatik egotzi ditu epaileak.

Bideoa: epaiketa hasi aurreko irudiak.

Segiko kide izatea egotzita epaituko dituzte 40 gazte, tartean Aritz Lopez tolosarra eta Mikel Ayestaran billabonatarra. 2009an atxilotu eta inkomunikatu zituzten; sei urteko zigorra eskatu du fiskalak bakoitzarentzat. Gazteak areto barruan zirela, puxika batzuk puztu eta aireratu dituzte, eta guztiak bertatik egotzi ditu epaileak.

Hasi da Euskal Herriko gazte mugimenduaren aurka inoiz egin den epaiketarik handiena. Berrogei gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalak San Fernando de Henaresen duen egoitzan, Segiko kide izate hutsaren akusaziopean. Seina urteko kartzela zigorra eskatu du fiskalak —denera, 240 urtekoa—, batik bat, inkomunikazio aldiko deklarazioetan oinarrituta. Hiru saio egingo dituzte, goizeko 10:30ean hasita, gaur, bihar eta etzi. Ondoren, azaroaren 25, 26 eta 27an, eta abenduaren 9, 10 eta 11n daude jarrita auzi saioak, baina gehiago ere izan litezke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!