Teknologia berriak eguneroko lana zabaltzeko

Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urr. 11a, 13:16
Lehiberrik bosgarrenez antoaltu du, eskualdeko IKT astea. Astelehenean hasiko da, eta ostiralean amaitu.

Tolosaldea Garatzeneko Lehiberri foroa duela bost urte hasi zen eskualdeko industria enpresak teknologiarin berrienetan txertatzeko jardunean. Modu honetara, astelehentik ostiralera bitarte martxan izango da aurtengo Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) astea.
Besteak beste, egitasmoaren funtsa Tolosaldeko langileei teknologia berriak erabiltzen irakastea da, betiere beren lanaren inguruko informazioa eskuratu nahiz zabaltzea bereziki landuz. Horrela, doakoak izango dira informatikaren eta teknologia berrien inguruko jardunaldi hauek.
Eskualdeko industria eraberritzeko egitasmoa hau hiru lekutan aurrera eramango dute antolatzaileek, hainbat ikastarorekin. Batetik, Euskaltel fundazioaren autobus bat Tolosaldeko industrialteetara joango da astean zehar; ibilgailua erabat egokituta dago barrutik, eta ordenagailu, konexio nahiz beharrezko tresnak eskainiko dizkiete langileei, jardun honetan trebatzeko.
Gainerako saioak, berriz, Tolosako KZ Gunean eta kultur etxean eskainiko dituzte.

Sare oso bat, eskura
IKT asteko lehen saioak 09:00etan hasiko dira, eta industriguneetako langileei begirakoak izango dira.
Horrela, astelehenean Euskalteleko autobusa Usabal industrigunera joango da, Web orrirako oinarrizko estrategiak izeneko ikastaroa eskaintzera; enpresa bateko webgune batek izan beharreko edukiaz ariko dira, besteak beste.
Asteartean, berriz, Apattako enpresen txanda izango da, eta kasu honetan, online dendak sortzeko jarraibideak eskainiko dizkiete langileei, Ez daukat online dendari. Zer egin dezaket? ikastaroan.
Alegiako Bazurka industria eremuan dauden enpresek, berriz, Merkatuak eta lehiakideak ikuskatzeko sare sozialak saioan parte hartzeko aukera izango dute, asteazkenean. Izenburuan dion moduan, sare sozialak informazio iturri moduan erabiltzeko gakoak eskainiko dizkiete langileei, lehiakideak ikuskatzerakoan.
Ostegunean, autobusa Apattara itzuliko da berriz, eta sareak langile espezializatuak aurkitzeko eskaintzen dituen aukerak jorratuko dituzte.
Azkenik, autobusak Usabal industrigunean amaituko du astea autobus ibiltariak, Nola lan egin dezaket online filial, sukurtsal, bezero eta hornitzaileen artean? ikastaroarekin.

Herritarrei ere zabalik
IKT asteak, industriguneetako enpresa eta langileei begirako saioez gain, hiriguneko herritarrengana bertaratzeko saiakera ere egiten du, eta Tolosako kultur etxeko nahiz KZ Guneko ikastaroak dira horren erakusle.
Kultur etxeko jarduna 14:15etik 16:15 bitartekoa izango da, astelehenetik ostiralera, eta ‘Learn by doing’ argazkilaritza aurreratua izeneko ikastaroak parte hartzeko aukera izango dute herritarrek; diseinu erakargarriak, profileko argazki egokiak eta antzeko gaiak izango dituzte hizpide.
Azkenik, Tolosako musika eskolako eraikinean dagoen KZ Gunean beste lau saiok biribilduko dute Informazio eta Komunikazio Teknologien V. Astea. 18:00etan hasita, eta 20:00ak bitarte, Eskaerak eta lanak sarean aurkitzen dira izango da astelehenean. Asteartean, berriz, lana aurkitu ahal izateko internetek eskaintzen dituen plataformak ezagutaraziko dizkiete bertaratuei, eta Lehiberrin ere izango da saio bera.
Hilaren 17an, ostegunarekin, Negozio txiki eta autonomoentzako sare sozialak izango da, eta azkenik, sareko salerosketak lasai egiteko bideak hizpide izango dituzte ostiralean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!