‘Tolosaldeko Burrunbak’ lan sozial onenari saria jaso du

Iñigo Terradillos 2013ko urr. 10a, 15:45

Ikusezin jaialdian euskaraz egindako lan onena izan da. Tolosaldeko biztanleen nahasketa kulturalari buruzko filma da.

Tolosaldeko Burrunbak lanak irabazi du euskaraz egindako lan sozial onenaren saria Ikusezin jaialdian. Identibuzz proiektuaren baitan egindako filma da, eta bertan, Tolosaldean bizi diren jatorri ezberdinetako pertsonek hartzen dute parte. Biztanleen nahasketa kulturalaren gainean eratutako nortasun berriei buruzko lana da.
Ikusezin zinema jaialdiaren bosgarren edizioa izan da aurtengoa. Bide komertzialetara heltzeko zailtasunak dituzten herrialde eta zuzendarien lana babesten du, eta 34 herrialdeko 66 lan izan dira ikusgai Bilbon. 15.000 euro eman ditu diru sarietan, hainbat sailetan: Giza Eskubideak, Emakume batek egindako lan onena, Garapen Jasangarria, genero berdintasuna, kultura aniztasuna, euskaraz egindako lan onena, Ikasleen saria eta Publikoaren saria.
Eskualdeko aniztasun kulturalaren berri emateko asmoz jaio zen Identibuzz, 2012. urtean, Tolosaldea Garatzenen eskutik eta lan-prozesuan, bertako nahiz atzerriko biztanleek hartu zuten parte. Proiektuak kultura arteko harremanak sustatzea eta behar den moduko eremuak sortzea zuen helburu. Horrela, tailerren bitartez, parte hartzaileek mugikorra erabiltzen eta aparailu horiekin grabazioak egiten ikasi zuten. Horrela osatu zuten interneten ikusgai den Tolosaldeko Burrunbak lana.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!