Urriaren 25ean elkartasun eguna antolatu dute Orexan Haize haurrari laguntzeko

Ataria 2013ko urriaren 8a

2010eko maiatzaren 5ean jaio zen Haize, Mikel eta Noraren semea. Jaio zenean garun hemorragia, arnas gelditzea, besoko haustura bikoitza eta beste hainbat zorigaitz ezagutu zituen. Gainera, diagnostikatu gabeko gaixotasun genetiko bat duela jakin zuten.

2010eko maiatzaren 5ean jaio zen Haize, Mikel eta Noraren semea. Jaio zenean garun hemorragia, arnas gelditzea, besoko haustura bikoitza eta beste hainbat zorigaitz ezagutu zituen. Gainera, diagnostikatu gabeko gaixotasun genetiko bat duela jakin zuten.

Zailtasun horiez gain, bere aita Mikel ('Leasa' orexarra) errefuxiatua da. Haizeri laguntzeko elkartasun eguna antolatu dute urriaren 25ean Orexan.

17:00etan hasiko da ekitaldia, Porrotxekin Haizerentzat gure muxu, irri eta bihurrikeriak. Ondoren, txokolate jatea izango da. Sarrerak 5 eurotan salgai daude ondorengo lekuetan: Kontxu ( Orexan), Joxe Mari (Lizartza), Raku (Tolosa), Route 33 (Alegia), Uli Mankomunitatea, Nazabal harategia (Ibarra) eta Amasa okindegia (Villabona). Azken eguna urriaren 20a izango da.

Diru laguntza eta elkartasuna beharrezkoak dituztela eta guztien laguntza dela ongietorria azaldu dute.
Laguntzeko Kutxabank-eko ondorengo kontuan egin daiteke ekarpena: 2095 5081 91 9113138201. Facebook bidez jarraitu dezakezu Haizeren aldeko elkartasuna.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!