Emakumeei egokituriko komunikazio tresnak hizpide, jabekuntza eskolan

Ataria 2013ko urriaren 3a

2013-2014ko jabekuntza eskola martxan da, eta aurtengo berrikuntzetako bat Komunikazio estrategien tailerra delakoa izango da. Bertan, emakumeei egokituriko komunikazio tresnak hizpide izango dituzte, eta espazio publikoetan emakumeen parte hartzea sustatzeko bideak irekiko dituzte.

Pikaramagazine.com-eko zuzendari den June Fernandezek dinamizatuko ditu saioak, Faktoria Lila-ko Irantzu Varela arduradunarekin batera. Horrela, lehen saioa asteartean bertan izango da, urriaren 8an, 18:00etatik 20:00etara.

Tailerrak hiru bloke izango ditu,  eta saio bakoitzak bi orduko iraupena izango du. Lehen blokea Jendaurrean hitz egiteko teknikak deiturikoa izango da, eta lau ordukoa izango da. Bigarrena, berriz, Jendaurrean idazteko teknikak izango da, eta hirugarrena, berriz, lau ordu iraungo duen Blogak eta sare sozialak jabekuntzarako eta aktibismo feministarako saioa.  Aipatzekoa da, blokez bloke izena eman daitekeela hala nahi izanez gero. Modu honetara, asteartearteko saioaren ondorengoa urriaren 10, 15, 17, 22 eta 24an, ordu berean. Lekua, berriz, Gorosabel kaleko Consultec izango da. Izen-ematea, azkenik, saio bakoitza baino bi egun lehenago irekiko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!