Bidania-Goiatzek ‘Destination EH’ lehiaketako saria irabazi du

Ataria 2013ko irailaren 27a

Bidania-Goiatzeko herritarrek egindako bideoak Destination EH lehiaketako entzuleen saria irabazi du. 2014an herrian egingo den Eskola Txikien Festa finantzatzeko erabiliko dituzte sariaren 1.500 euroak. Gaztea Irratiak antolatu du Destination EH lehiaketa, eta Bidania-Goitzeko bideoak 2.236 boto jaso ditu. Bigarren postuan Lekeitio sailkatu da, 200 boto gutxiagorekin. Hala eta guztiz ere, bizkaitarrek epaimahaiaren saria jaso dute.

Bidania-Goiatzeko herritarrak sariarekin «oso gustura» agertu dira: «2.236 boto jaso baitugu, sinestezina benetan. Gauden garaia kontutan izanik, 1.500 euroak oso ondo etorriko zaizkigu, guztiena den eta guztiontzako egingo den festa hau antolatzeko». Ekimenaren bultzatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkie  bideoa botoz lagundu eta botoak eskatzen lanean aritu diren guztiei, «eta noski, era batera edo bestera, bideo hori egiten lagundu duten herritar guzti-guztiei. Zuen laguntzarik gabe hau ez zelako posible izango».

Aste kulturala, bertsolariekin

Bidania-Goiatzen Aste kulturala atzo hasi zen, Aimar Irigoienen solasaldiarekin. Gaur, argazki lehiaketa eta pintxoak banatuko dituzte 19:00etan Bidaniako frontoian. Iluntzean, aldiz, bertsolarien solasaldia egongo da 21:30ean. Bertan, eskualdeko bi bertsolari egongo dira: Millan Telleria albizturtarra eta Mikel Artola alegiarra. Bihar arratsaldean haurren txanda izango da, eta igandean, azoka eguna ospatuko dute Goiatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?

EGIN ATARIKIDE!