Aimar Irigoienekin hasiko da aste kulturala, bihar

Ataria 2013ko irailaren 25a

Bidania-Goiatzen Aste Kulturala antolatu dute hilaren 26tik 29ra. Hitzaldiak, lehiaketak, karaokea... hamaika ekitaldiz jantzi dute egitaraua. Udaletik, herritarrei ekitaldietan parte hartzeko deialdia egin diete.

Oharren artean, ostiraleko argazki lehiaketa izan dute hizpide aste kulturaleko antolatzaileek. Alde batetik, argazkiak lehiaketa baino lehen udaletxean aurkeztu behar direla esateko, eta bestetik, pintxoak doan izango direla azaltzeko. Hala eta guztiz ere, herritarrei bakoitzak ahal duen janaria emateko eskatu diete Bidania-Goiatzetik.

Egitaraua

Irailak 26, osteguna

21:00. Aimar Irigoien harri jasotzailearekin solasaldia egingo dute Bidania-Goiatzeko udaletxean.

Irailak 27, ostirala

19:00. Bidaniako frontoian

I. Argazki Lehiaketa. Argazkiak udaletxean aurkeztu beharko dira eguna baino lehen. Ondoren, pintxo eta edariak egongo dira.

Irailak 28, larunbata

Arratsaldean zehar. Herriko haurren mural margotzea eskolan. Ondoren, karaokea eta txokolate jatea.

Irailak 29, Igandea

Egunean zehar. Goiatzen azoka eguna. Produktu desberdinen salmenta, taloak, sagardo egileak, bertako produktuak... eta urteroko moduan, sardina jatea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!