Tolosako ertzain etxeko agenteek 21 urteko gizon bat atxilotu zuten ostirala eta larunbata bitarteko gauean, herriko saltoki batean ustez indarrez lapurtzea egotzita. Atxilotuak Gernikako Arbola kaleko lokal bateko ateko kristala apurtu eta kutxa erregistratzaileko dirua eraman zuela esan du Ertzaintzak. Tolosako irteeran, Anoetara bidean, atxilotu ahal izan zuten.