Saltokietako barnealdea diseinatzeko ikastaroa

Ataria 2013ko irailaren 19a

Tolosaldea Garatzenek Zure espazioa diseinatu ikastaroa antolatu du azaroaren 4tik 15era, astelehenetik ostiralera, 14:15etik 16:15era. Ikastaroa Ibarrako Apatta Industrialdean izango da, Leitzaran gelan, eta bertan parte hartzeko 60 euro ordaindu behar dira. Izena emateko epea irailaren 27an amaitzen da, 08:00etatik 15:00etarako ordutegiaren barruan. Horretarako, 943 65 45 01 telefono zenbakira deitu behar da, edo posta elektroniko bat bidali aduriz@tolosaldea.net helbide elektronikora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!