Pasa den asteburuan, Zizurkilgo 55 herritar Gironako Llado herrian izan dira bi herrien arteko senidetze hitzarmena sinatzen. Ostiral iluntzean iritsi ziren bertara zizurkildarrak, eta afaldu ondoren kontzertu batez gozatu ahal izan zuten. Larunbatean, senidetze akta sinatu zuten, eta Lladoko alkateari Zizurkilgo aginte makila eman zion alkateak. Gero herri kirol saioa izan zen. Elkarrekin bazkaldu eta ondoren goizaldera arte luzatu zen musika saioa izan zuten. Igandean, berriz, gazta azoka bisitatu eta buelta egin zuten.