Errebotearen inguruko argazki lehiaketa antolatu du Behar Zanak

Ataria 2013ko irailaren 13a

Enrique Abril errebote txapelketa jokatzen hasi zela 50 urte bete dira aurten. Hori dela eta, kirol modalitate honen inguruko II. Argazki Lehiaketa antolatu du Behar Zana elkarteak. Edonolako argazkiak bidal daitezke, beti ere errebotearen ingurukoak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek, beharzana@gmail.com helbidera euren datuak bidali beharko dituzte. Beharrezko datu horiek, izen-abizenak, nortasun agiria eta telefono zenbakia dira.Ondoren, lehiaketako oinarriak korreo elektroniko bitartez bidaliko zaizkie parte hartzaileei.

Argazkiak urriaren 13ra bitartean bidal daitezke, eta irudi hoberenaren egileak, Benta Aldea Bodegoian bi pertsonentzat bazkari edo afari bat irabaziko du. Bigarrenak, berriz, Gopar-en produktuez osatutako otar bat jasoko du. Gainera, partaideentzat opari sorpresa bat izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!