Abaltzisketara eta Anoetara, sariak

Ataria 2013ko irailaren 12a

Atzo izan zen Ordiziako Azoka Berezia, eta barazkien lehiaketako hirugarren saria Anoetako Dani Oiarzabalek eskuratu zuen.

Ganaduen sailean, Abaltzisketako Lourdes Urkiak hiru sari jaso zituen: 24-30 hilabete bitarteko bigetan bigarren saria, hiru urte eta erditik bost urte bitartekoetan lehen saria eta hazitik sortutako urrixik onenaren Aberekingo saria ere berea izan zen. Bestetik, asteazkeneroko azokako aipamen berezia jaso zuten Baliarraingo Gorostarzu baserriko Maria Jesus Mujikak eta Irabiazpi baserriko Edurne Jauregik, eta Ibarrako Montes etxeak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!