Enrique Abril Errebote Txapelketaren barruan, iragan asteburuan jokatzekoa zen Zubieta-Behar Zana partida bertan behera geratu zen euriarengatik, markagailuak
4-0 erakusten zuela Zubietaren alde. Bestalde, igandean, billabonatarrek Luzaz Gazte-ren aurka jokatuko dute, Villabonako Errebote plazan, 11:00etan.