Amasa Villabonak zazpi parke ditu. Orain artean, guztiak izenik gabekoak ziren, baina hemendik aurrera, jolas parkeetako bakoitzak euskal herrialde baten izena izango du. «Bai Euskal Herriari ekimenaren barnean kokatzen da ekintza hau. Espainiako bandera inposatu zutenean lanketa bat egiten hasi ginen ea zer egin zitekeen aztertuz, eta ikusirik herriko parkeek izenik ez zutela, Euskal Herriarekin zerikusia zuten izenak jartzea erabaki genuen» adierazi dute udaletik. Modu horretan, umeei «modu didaktikoan Euskal Herriaz» irakatsi nahi die. Horretarako, jolas parke bakoitzak bere izena daraman probintziaren inguruko hainbat bitxikeria kontatzen dituen panelak izango ditu. Irudian Lapurdi (Gurea zinearen ondoan) eta Behe Nafarroa (Zahar etxearen ondoan) jolas parkeak.